Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Garbiguneak

Zer dira Garbiguneak?

Behar dan moduan batu eta tratetan ez diran hondakinak zabortegi kontrolatuetara eroaten dira, eta ez dira ezelan be ustiatzen. Arazo horri aurre egiteko asmotan, garbiguneak sortu ziran.

Garbiguneak etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da, erabiltzaile-erkidegoetatik hur ipini dira eta. Era berean, uritarrentzako DOAKO zerbitzua be bada, eta berziklau, berrerabili edo balorizau egin leitekezan materialak ixten ditue bertan.

Gaur egun, bizkaitarrek ingurumenari begira ondo balioesten dituen guneen sarea da, eta ikaragarri erabilten dira. Horretarako, ezinbestekoa izan da hur eta eskuragarri egotea. Kudeaketa-ereduaren ondorioz, gainera, onespen publiko handiak jadetsi ditue.

Barakaldoko Garbigunea

Garbiguneen Helburuak

* Erraz berzikletan diran hondakinen ustiapen eta balorizazino materiala lortzea, energia aurrezteko eta zabortegi kontrolatuetan itxi beharreko hondakinen kopurua murrizteko.

* Tamainu handiko hondakinen kontrol bako isurketa gitxitzea.

* Uritarrak ingurumenaren babesaren inguruan prestetea eta kontzientzietea.

* Eremu, mankomunidade eta/edo eskualde bateko hondakinak kudeatzeko eta transferitzeko gunea izatea eta, horren ondorioz, Bizkaiko Lurralde Historikoko kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea.

Eskerrik asko zure laguntzagaitik

Zure ahaleginari esker, gehiago eta hobeto GITXITU, BERRERABILI ETA BERZIKLAU ahal izango dogu.

Mesedez, zerbitzua hobetzen laguntzeko edozein ideia edo proposamen jakinarazo. Horretarako, garbigunean topauko dozun kupoia bete edo zure iradokizunak posta elektronikoz bialdu helbide honetara: garbiker@bizkaia.eus

Zure lagunei esan garbigunea erabilteko.

Garbiguneen ordutegiak:

* Astelehenetik barikura: goizean, 9:00-13:30 eta arratsaldean, 15:30etatik 18:00etara.
* Zapatuetan: goizean, 9etatik 13:30etara.
* Domekan: Barakado, Basauri, Durango, Getxo eta Santurtzin baino ez 9:00tik 13:30etara

GARBIGUNEETAKO LANGILE ETA ERABILTZAILEEI ZUZENDUTAKO FUNTZIONAMENTU ARAUAK 

GARBIGUNEETAN EEHak ONARTZEKO BALDINTZAK

Zelan erabiltzen da garbigunea?

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS