Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratatzaile Profila
Hiri Hondakin isurketa kontrolatuak

Hiri Hondakinen isurketa kontrolatuak

HHen zabortegiak hondakinak jaso, tratatu eta kontrolatzeko instalazioak dira; bertara eramaten diren hondakinak ezin izan dira aurretiaz balorizatu, material edota energia gisa.

Garbiker-ek HHen zabortegi batzuk kudeatzen ditu. Zabortegi horien gain, zaintza eta segurtasuneko neurri zorrotzak ezarri ditu. Neurri horien bitartez, zaborisurketa egokia berma daiteke. Bistan denez, zaborra ezabatzeko sistema horrekin, ingurumenari kalte ez egiteaz gain, aurreneurriak hartzen dira, gizakiaren osasunak izan ditzakeen arriskuei begira.

Garbikerek prozedura bereziak ditu, lan egiteko eta kudeaketa burutzeko. Prozedura horiek bat datoz Europako arautegiarekin; edonola ere, Hondakinen gaineko Estrategia Europarrak baldintzatzen du arautegi hori. Zaborra sortzeko orduan, eta zabor hori balorizatzeko prozeduretan ere, estrategia horrek lehentasuna ematen die aurreneurriei; estrategia europarrari helduta, zaborra isurketaren bidez ezabatzea azken konponbidea besterik ez da.

Hondakinen Isurketari buruzko Zuzentaraua 1999ko apirilaren 29koa da. Hondakinei eta zaborisurketari buruz, zuzentarau horrek betekizun tekniko eta eragingarri zorrotzak ezarri ditu. Zuzentarauak, halaber, hainbat neurri, prozedura eta orientabide onetsi ditu, zaborisurketak ingurumenean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak eragozteko edo, behintzat, horiek txikitzeko. Zehatzago azaltzeko, zuzentarau horrek arautu du, besteak beste, azaleko uren, lurpeko uren, lurraren eta airearen kutsadura. Era berean, munduko ingurumenaz arduratu da, bai eta berotegiefektuaz ere; eta, zabortegia jardunean dagoen artean, horrek gizakiari ekar diezazkiokeen arriskuak aztertu ditu harako zuzentarauak.

Hariari segiz, zuzentarauak zenbait betekizun ezarri ditu, zabortegi guztientzat. Betekizun horien artean, baldintza zehatzak ezarri ditu, zabortegiak kokatzeko, urak kontrolatzeko, lixibiatuak kudeatzeko, lurra eta urak babesteko, eta gasak kontrolatzeko.

Esan bezala, Garbiker-ek HHen zabortegi batzuk kontrolatzen ditu. Zabortegion kokalekuak hauek ziren:

  • Igorre. 2013ko abenduaren 31tik hondakinik ez du jaso.
  • Jata (Lemoiz).
  • Amoroto (itxiarazia, eta ingurumenerako berreskuratua 2004an).
  • Gordexola (itxiarazia, eta ingurumenerako berreskuratua 2002an).

KOKAPENA

Zabortegi

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS