Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Berziklontzi horia

Berziklontzi horia

Bizkaiko Lurralde Historikoko hondakin gehienen kudeaketaz arduratzen den foru enpresak RECCON 08, Internacional Conference on Plastics Recycling-ensaria jaso du, material plastikoen birziklatzearekin erakutsitako konpromisoagatik. Birziklatzea plastikoa bilduz, bereiziz eta sailkatuz egiten du. Garbikerren kudeaketa erreferente da munduko herrialde askotan.

Berziklontzi horian, metalezko ontziak, plastikozkoak eta tetrabrikak jasotzen dira.

Ontziak erreziklatu

Lehendabiziko berziklontzi horia Gueñesko udalerriaren La Kontxita Parkean jarri zen, 1998ko irailaren 28ko 12.00 orduetan. 2017.urteko abenduaren 31ra arte, Garbiker-ek 3.903 berziklontzi jarri ditu; horien edukiera 3,5 eta 3 m3-koa litrokoa da. Edukiontzi horiek zerbitzua eskaintzen diete 112 udalerriri, garbiguneetako erabiltzaileei eta merkataritzako zenbait zentrori ere.

Envases

Berziklontzietan pilatutako ontziak egunero batzen ditu Garbikerrek eta horretarako 16 ibilgailuz osatutako flota du, garabiaz gain, goiko zamadun kutxa trinkotzailea dute.

Kamioia Ontziak hartzen

Jasotako ontzien hondakinak Amorebieta­Etxanoko plantara eramaten dira, bertan horiek banandu eta sailkatzeko. Planta horren izena da, hain zuzen ere, "Bizkaiko Zabor Berziklategia S.L." "(B.Z.B.)". Planta hori 1999ko otsailaren 1ean inauguratu zen. 2003. urtearen amaieran 2,6 milioi euroko inbertsioa egin zen lantegiaren ahalmena handitzeko eta ekoizpen-sistema automatizatzeko.

2017.urtean jasotako hondakin­kopurua 9.868.950 kg-koa izan da.

Jarduera hori hasi zenetik 2017eko abenduaren 31ra arte, Garbiker-ek 143.452.079 kg. jaso ditu berziklontzietatik.

Ulertuta

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS