Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Ikurren esangura

Puntu orlegia

Puntu orlegia

Zenbait enpresa atxiki egin zaizkio ontzietako hondakinen Kudeaketarako Sistema Integratuari (hots, KSI izenekoari). Bada, enpresa horien ontzietan, ikur hori agertzen da.

KSI izeneko horrek, bere aplikazio­esparruan, bermatzen du legeak erreziklatzeari buruz eta balorizazioari buruz ezarritako helburuak betetzen direla.

Puntu orlegiak ontzi zehatz batzuk identifikatzen ditu; ontzi horiek Kudeaketarako Sistema Integratuan parte hartzen dute. Sistema horren finantzaketatik zati bat tokiko erakundeei dagokie.

 

Plastiko­mota desberdinak identifikatzeko ikurra.
Plastikomota

 

Ikur hori daramaten ontziak material erreziklatuarekin egin dira. Zirkuluaren barruan, portzentaje edo ehuneko zehatza agertzen da; ehuneko horrek adierazten du zenbat material erreziklatu erabili den ontzia egiteko.

Material erreziklatu

 

Mobius zirkuloa

Mobius zirkuloa

Ikur horrek adierazten du ontzia erreziklatua dela eta erreziklatzeko modukoa edo biodegradagarria. Identifikaziorako sistema ofizialek ez dute bermatzen horren erabilera, baina lagungarri gertatzen da, ingurumenari buruzko sentsibilizazioaren bidean.

 

Ikur horren bitartez, plastiko jakin batzuk identifikatzen dira; plastiko horiek bi geruza edo gehiago dituzte, elkarren artean lotuta, eta elikagaiak ukitzen dituzte. Ikurrarekin batera, "etxeko erabileretarako" adierazmoldea ager daiteke edo, osteratzean, "Europako arautegiaren arabera, egokia da, elikagaiak estatzeko".

Plastiko

 

Ingurumenari buruzko kultura hobea izanez gero, erakargarriagoa izango da ontzia berziklontzian uztea.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS