Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Ontzi motak

Plastikoa

Plastikoa

Horixe da gehien erabiltzen den ontzia eta, aldi berean, horixe da ezabatzeko zailena. Plastikoak mota askotakoak izan daitezke, eta erabilera anitz ere badituzte. Guzti­guztien ezaugarria da arinak, hauskaitzak eta fabrikatzeko merkeak izatea. Horregatik erabiltzen dira hainbeste, kartoizko eta beirazko ontziekin alderatuta.

Gure zaborretatik %10 plastikoz osatuta dago, plastiko hori mota askotakoa izanik. Plastikoek arazoak sortzen dituzte zabortegietan, leku asko betetzen dutelako, kutsagarriak direlako eta, geldiro­geldiro, degradatu egiten direlako.

Plastikoak beste zaborretatik bananduz gero, guztion onerako baloriza daitezke, eta hala egin behar da.

 

Metala

Metala


Metala material egokia da, elikagaiak ontziratzeko (kontserba­potoak eta latak). Edarien kasuan (berbarako, freskagarri eta garagardoen kasuan), aluminioa erabili ohi da.

Latorria altzairu solido eta pisutsua da; latorriaren estalki moduan, eztainua erabiltzen da, oxidaziorik gerta ez dadin. Latorria elikagaiak eta kontserbak ontziratzeko erabiltzen da. Magnetizazioaren bitartez banan daiteke, eta beti erreziklatu behar da.
Aluminioa, erakargarria izateaz gain, aldi berean arin eta gogorra ere bada; alabaina, aluminioa egiteko, lehengai eta energia asko erabili behar da. Horrexegatik, aluminioa erreziklatzea oso garrantzitsua da. Aluminiozkoak dira, besteak beste, freskagarrien latarik gehienak, tapak, aluminiozko papera eta.

 

Brika

Brika

Brika ontzi arin, hauskaitz eta hermetikoa da. Garraiatzeko eta biltegiratzeko ontzirik aproposena da. Brikak osaera konplexua du, eta horrek haren erreziklatzea zailtzen du. Lehenengo beharrizanetarako elikagaientzat, brika da gehien erabiltzen den ontzia.

Ontzi konplexua da; plastikozko, paperezko eta aluminiozko geruza desberdinek osatzen dute ontzi hori. Brika erreziklatzea ere oso konplexua da. Edariak -hala nola, esnea, zukuak etab.- kontserbatzeko erabiltzen da gehienbat.

 

Kartoia

Kartoia

Ontzi eta enbalaje gisa, kartoia "kortxo zuria" baino aproposagoa da. Dena den, kartoiak ez du erabilgarritasun handirik, behar beste ontziratutako produktuak estaltzeko erabiltzen denean. Edozein kasutan ere, kartoia erraz erreziklatzeko moduko ontzia da, eta berriro erabil daiteke, arazorik gabe. Eskuarki, kartoizkoak izaten dira kaxak eta plantxak, eta kartoi izurtua ere sarritan erabiltzen da.

 

Beira

Beira

Beira ontzi egokia da elikagaientzat, batik bat, elikagaiok likido direnean. Beira, aldakaitz eta hauskaitz izateaz gain, erraz erreziklatzeko modukoa da. Etxean, beira izan ohi da ontzi tradizionala (potoak, edalontziak, pitxerrak etab.). Beiraren pisua eta forma dela eta, hori garraiatu eta biltegiratzeak zailtasunak ekar ditzake.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS