Foru Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Enpresa
Kontratazio eremua
Ontziak. Beharrizana eta arazoa

Ontziek produktuak babesten dituzte, horien kontserbazioa eta garbitasuna ziurtatzen dituzte, produktuak identifikatzea errazten dute, eta haien garraioa eta biltegiratzea ahalbideratzen dituzte.

Edozein modutan ere, ontziratutako produktuak gehiegi kontsumitzea ingurumeneko arazo bihurtu da, eta arazo hori guztion artean konpondu behar dugu.

Ontzia

Ontziak erreziklatzeagatik, zer lortzen dut nik?

  • Lehengaiak eta energia aurrezten ditut.
  • Aireko eta uretako kutsadura gutxi dadin laguntzen dut.
  • Zabor gutxiago bidaltzen dut zabortegi kontrolatura.

Zelan erreziklatzen dira ontziak?

  • Behin ontziak jasotakoan, horiek banantzeko eta sailkatzeko plantara eramaten dira; geroago, enpresa erreziklatzaile egokietara eramango dira.

Arautegiak

  • Europako arautegiak jarduketarako gidalerro zehatzak ezarri ditu, ontziak eta ontzietako hondakinak kudeatzeari dagokionez. Zehatzago esateko, 94/62/EE Zuzentarauak ezarri ditu gidalerro horiek.
  • Bizkaiko Batzar Nagusiek, 1997ko maiatzaren 26an, Bizkaiko Hondakin Solidoak Kudeatzeko Plan Integrala onetsi zuten. Plan horrek bermatu egiten du arauen betepena, betiere, guztion laguntzarekin.
  • Planak kalitatez erreziklatzea bultzatu nahi du, zaborrontzian jasotako materialei dagokienez. Horren ondorioz, beiraren, paper­kartoiaren eta ontzi arinen bilketa selektiboa sustatzen du.
  • Bizkaiko lurralde historikoak 13.000 tona ontzi­hondakin erreziklatu nahi ditu urtero (balorizazio materiala); hots, %38. Balorizazioa, azkenean, %62 izango da.
  • Apirilaren 24ko 11/97 legeak ontziak eta ontzietako hondakinak arautu ditu (Legeari lotura). Arean bere, ontziek eragina izan dezakete ingurumenean, eta harako legearen xedea da eragin horri begira aurreneurriak hartzea eta eragina bera gutxitzea. Legearen xedea da, orobat, ontzietako hondakinen kudeaketa, ziklo osoan zehar. (1. artikulua).
  • Balorizazioaren inguruan, gutxieneko helburua %50 izango da eta gehienekoa, aldiz, %65; horretarako, ontzietako hondakin guztien pisua neurtuko da. Balorizazio materialaz denaz bezainbatean, gutxienez, %25 erreziklatuko da eta, gehienez, %45. Ontzien pisuari dagokionez, pisu horren %10 gutxienez urritu egingo da. (5. art.).
  • Ontziak ikurren bitartez identifikatu beharko dira... Ikurrak ontzian bertan edo, bestela, etiketan jarri beharko dira... Ontzietan "ez da itzultzekoa" adierazmoldea jarriz gero, ontziok merkaturatzea debekatuta egongo da. (7. artikulutik 14.era artekoak).
  • Kontsumitzaile, erabiltzaile eta erakundeei... argibideak eman beharko zaizkie legearen edukiari buruz. (16. art.).
  • ECOEMBES eta ECOVIDRIO (berezko web orriei lotura) irabazteko asmorik gabeko sozietateak dira. Sozietate horiek bermatzen dute, bermatu ere, Ontzien eta Ontzietako Hondakinen Kudeaketarako Sistema Integratua ondo ibiltzea.

Envases empaquetados

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS